Beschreibung
Pirinioetan bizi eta hiltzen, edo hilik bizi dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak... Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Sola bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.
Autorenportrait
Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Bestia (Galerada, 2012) bere poema-liburuak Amadeu Oller Saria jaso zuen, eta Erresuma Batuko Shearsman Books argitaletxeak ingelesez argitaratu zuen 2017an, eta bere lehen eleberriak, Els dics (L'Altra Editorial, 2017), Documenta Saria irabazi zuen. 2018an, idazle egoiliarra izan zen Gerge Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (EEBB), eta 2019an, Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartzeko aukeratu zuten.
Informationen zu E-Books
Bitte beachten Sie beim Kauf eines Ebooks, das sie das richtige Format wählen (EPUB oder PDF) und das eine Stornierung der Bestellung nach Anklicken des Downloadlinks nicht mehr möglich ist.